XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Neskatxa gugandik aski gertu zegoenean, txit gaztea zela ikusi ahal izan genuen, haur eta neskatxa arteko zerbait, eta horrek erabateko kilikadura batera amildu gintuen bat-batean, Martin, eserlekutik salto bat emanda, jaiki zelarik:
- Andereño, Forman naiz, zine-zuzendaria; lagundu behar diguzu.
Eskua luzatu, eta neskatxak estutu egin zion begirada infinitoki harritua jarririk.
Martinek ni seinalatuz buruaz higidura bat egin zuen:
- Hau nire kameralaria da
- Ondrícek
Neskatxak kilimusi egin zuen.
- Kinka larrian aurkitzen gara.
Esterioreen bila nabil hemen nire filmerako; alderdi hau hain ongi ezagutzen duen gure laguntzaileak egon behar zuen hemen gure zain, baina iritsi ez denez, hiri honetan eta inguruetan nola orientatu ari gara pentsatzen orain.
Hemen Ondrícek kamarada
Aste osoan irakurtzerik izan ez nuen liburuaren aipatzeak narritatu egin ninduen brastakoan:
- Lastima da zuk liburu horretaz interes handiagorik ez edukitzea
Zure filmeen prestaketan behar bezala estudiatu eta ikerketa kameralarien eskuetan utziko ez bazenu, beharbada zure filmeak ez lirateke horren azalekoak eta horrenbeste gauza zentzugabez beteak...
Barkatu